XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EsaerakBeti eroritzen dan ur thanthuak, zulatzen ditu arriyak.
Otoitz legun, laburrá, igotzen da laisterr, zeru erdi, ederrerá.
Geyago egiten du nai dunak, eta ez aldunak.
// Goiz gorri, egoa edo euri.
Ibiltzen dana gaizki, bukatutzen du baita ere gaizki.
Ez da egiten lapiko onik, urakin bakarrik.
Don Paskualen jakintasunaArpauso-kaleko Ramontxo, igande gaubean, txiki erdi bat geigo edan da, joan zan, etxera bidean.
Rita-txo, bere emastiak, ikusirikan Ramon-txo bere senarra, itxura artan, laister deitu ziyon Don Paskual jaunari, sendatsalle aundiena, Tolosako inguruan zanari.
Don Paskual-ek esan ziyon, emaste gashuari, zure senarra, iltzera dijua, gaurko gaba ontan, asi zaiska ¡ara! eskuak urrdintzen, iltzera aurreko gisan.